Euskara ikastaroak egingo dituztenak laguntzen jarraituko dute udalek
Eskualdeotako udal batzuek euskara ikasteko %100 diru laguntzak ematen dizkiete herrian erroldatutakoei. Gernikan doako matrikulazioa dute etorkinek eta langabetuekEuskara ikasi edo euskaraz trebatzeko asmoa duten bizilagunei laguntzeko konpromisoa ber...
Eskualdeotako udal batzuek euskara ikasteko %100 diru laguntzak ematen dizkiete herrian erroldatutakoei. Gernikan doako matrikulazioa dute etorkinek eta langabetuek
Euskara ikasi edo euskaraz trebatzeko asmoa duten bizilagunei laguntzeko konpromisoa berretsi dute aurten ere Busturialdeko, Lea-Artibaiko eta Mutri- kuko udalek. Bide horretatik, euskara ikasten ari diren herritarrei zuzendutako diru laguntzak emango dituzte.Markina-Xemeingo Udalak helduen euskalduntze eta alfabetatzean duen konpromioa berretsiz, euskara ikasi edo euskaraz alfabetatzeko diru laguntzen udal araudia onartu du, eta aurrekontu partida bat ezarri du euskara ikastaroetara joan diren herrikoei zuzenduta. Diru laguntza horren onuradun izango dira udalerrian erroldatuta daudenak eta euskara ikastaroa HABEk homologatutako edozein euskaltegitan egin dutenak. Laguntzak urriaren 1etik 12ra eska daitezke, eta udaletxeko harreran aurkeztu beharko dira.
Etxebarriko Udalak ere euskara ikasten dabiltzanak diruz laguntzen ditu urtero. Bizilagunek eta HABEk homologatutako edozein euskaltegitan euskara ikasi edo euskaraz alfabetatzen diharduen pertsona guztiek jaso ahal dituzte laguntzak. Euskalduntze mailaren arabera jasoko dituzte laguntzak, eta urriaren 1etik 15era eskatu ahalko dituzte.
Ikasturte berrian, Ziortza-Bolibarko Udalak ere diruz lagunduko ditu euskaltegietan ikasten ari direnak, Uemak abiarazi duen Ikasi euskara herrian bertan kanpainaren barruan. Eskolak jaso nahi dituztenek bihar arte dute izena emateko epea.
Mutrikun, ostera, udal euskategiaren bidez bideratzen da herritarrentzako eskaintza guztia. Adierazi dutenez, hilabete batzuk barru etorri berrientzako ikastaro bat egin nahi dute.
Aulestiko Udalak hurreko herrietako euskaltegietara ikastera joango direnak lagunduko ditu.
AEKgaz elkarlanean
Aurten ere, Munitibarko Udala AEKgaz elkarlanean ari da bizilagunei euskara ikastaroak eskaintzeko asmoz. Maila guztiak eskaintzen dituzte, A1etik hasi eta C2 mailara arte. Gainera, autoikaskuntza eredua ere eskaintzen dute. Interesatuek irailaren 30a arte dute izena emateko aukera. Udalerrian erroldatutakoei %100eko laguntza emango die udalak, eta erroldatu gabeei, talde modulazioaren araberakoa.
Euskalduntzean ahalegina egin dutenak ere lagunduko ditu Ondarroako Udalak, eta dagoeneko, zabalik dago izena emateko epea. Ikastaro arruntak, sarekoak eta bereziak eskainiko dira, guraso, etorkin, merkatari eta ostalarientzat. Ikastaroak maila guztietakoak izango dira. Irailaren 30 aurretik eman beharko da izena, AEKn.
Berriatuan, ikastaroren bat egiten dutenei %80ko diru laguntza bideratuko zaie. Udazkenean, gainera, etorri berrientzako ikastaro bat abian jarri nahi dute, AEKgaz. «Seiko taldeak sortzen badira herrian bertan egingo dira ikastaroak, bestela, Ondarroa edo Markina-Xemeingo talderen batera bideratuko ditugu; lekua egon badago».
Lekeition, euskaltegi homologatuetan euskara ikasteagatik diru lagutzak eskaintzen zaizkie lekeitiarrei, eta burutuko duten euskalduntze mailaren arabera jasoko dituzte horiek. Bestalde, Lekeitioko Udalak eta AEK euskaltegiak elkarlanean, euskara ikastaroak eskaintzen dizkiete herrira bizitzen datozen atzerritarrei. Udaletxeko erregistro orokorrean eskura daitezkeen inprimakien bitartez eskatu behar da diru laguntza. Bi epe egoten dira horretarako: urriaren 1etik 31ra eta uztailaren 1etik 15era.
Bermeoko Udalak, herriko euskaltegi biekin batera, gurasoentzako eta etorkinentzako ikastaroak antolatu ditu, «ikastaroekin, familia bidezko transmisioa bultzatzea bilatzen dutelako». Horretarako, euskara ikasi zein hobetu nahi duten gurasoentzako diru laguntzak emango ditu, eta etorkinek 10 euroren truke matrikula daitezke.
Gernika-Lumoko Udalak ere biztanleen euskalduntze eta alfabetatzeagaz duen konpromioa berretsi du. Udal euskaltegian ikasteko laguntzak eskainiko dizkie etorkin eta langabetuei.