80 bat pilotuk parte hartuko dute Ereñoko Motrokrosean, bihar
Bihar lehiatuko dute Euskadiko Txapelketarako puntuagarria den Ereñoko Motokrosa. Gernika Off Road-eko kideek esan dutenez, 80 bat pilotuk parte hartzea espero dute. 15:00etan hasiko dira lanean moto gidariak, baina, 12:00etatik aurrera entrenamenduak...
Kategoria hauek lehiatuko dituzte: umeak (75 eta 85 zk), 18 urtez azpikoak, klasikoak eta elitea (MX1 eta MX2). Beste behin, ikuskizuna eskainiko duten eta txapelketa irabazteko faboritoak diren goi mailako pilotuak egongo dira Ereñoko Gabika auzoan. Horietako bat da Munduko MXGP txapelketa lehiatzen ari den Ander Valentin nafarra. Joan Cros eta Francesc Mataro eta katalanak ere irabazteko gogoz joango dira.
Elite mailako MX2 kategorian parte hartuko dute Alex Olaeta Ibarrangeluko pilotuak eta Lekeitioko Jokin Aldamizetxebarriak. Bestalde, 18 urtez azpikoetan Unai Gerrikaetxebarria gernikarrak eta Alex Unzueta markina-xemeindarrak korrituko dute, eta klasikoetan ariko da Ander Aldana gernikarra.
Euskadiko Txapelketaren 4. proba da biharkoa. Hurrengoa hilaren 29an da Nafarroako Faltzes herrian. Azkena, berriz, Burgoseko Quintana Maria herrian izango da azaroaren 4an.