«Musika heziketa modernoa eskaintzen duten profesionalak ditugu»
Julia Foruria Musika Ikastegian musika irakaskuntza arautua eskaintzen dugu. Maila profesionalean titulazio ofiziala eskuratzeko aukera dute ikasleek, eta, gainera, goreneko mailara sartzeko probarako prestatzen ditugu ikasleak.Azken urteotan, herrian ...
Azken urteotan, herrian errotuta dagoen musika ikastegiak musika modernoaren aldeko apustua egin du. Musika heziketa klasikoa eskaintzeaz gain, ikasleek musika modernoa ikasteko aukera dute orain. Hori horrela, kalitatezko musika modernoko irakasle taldea izateko inbertsioa egin du azkenaldian ikastegiak. «Orain arte irakaskuntza tradizionala landu izan dugu, baina, orain, horrez gain, musika irakaskuntza modernoa sartu dugu programan».
Estilo ezberdinak lantzen dira; pop, rock edota jazz estiloak, esaterako. Irakaskuntza moderno arautuan oraindik instrumentu gutxiren titulazio ofizialak dauden arren, horiek ikasteko aukera ematen dugu Julia Forurian.
Erabateko heziketa
Ikasleek heziketa egokia eta osoa jasotzen dute, bai arlo praktikoan zein teorikoan. Horren adibide dira Jon Carranza eta Xabier Gabiola musikarien lorpenak. Biek musikako goreneko ikasketak egingo dituzte; baxuan eta tronpetan, hurrenez hurren.
Carranzak Musikenen kontrabaxu eta baxua ikasteko plazak lortu zituen, baina Bartzelonako ESMUCen ere onartu zuten bermeotarra, eta bertan ikastea erabaki du; Europako postu bakarra lor daiteke Bartzelonan.
Carranzaren irakasleen berbetan, berak lortutakoa «inork ez du lortuko denbora askotan. Bere lorpenek eta prestakuntza egokiak gustuko duena ikasteko aukera eman dio».
Xabier Gabiolak, bere aldetik, tronpetako goreneko mailako ikasketak egingo ditu Salamancan.
Helburuak lortzeko, Julia Foruria Musika Ikastegian azken urteetan lan «gogorra» egin duela onartu du. «Gustura egon naiz ikasten, eta maila altua eskuratzea lortu dut. Urtez urte, musika mailaz igotzen joan naiz, eta azkenean lortu dut».