Busturiko 18. Azoka Ekologikoa egingo dute
Azoka ekologikoa berriro ere badator Busturiko Axpe auzora. Zapatuan, 12:00etatik aurrera, hurreratzen direnek hainbat produktu mota edukiko dituzte eskuragarri. Busturiko Udalak nabarmendu duenez, 24 ekoizleren salmahaiak egongo dira uda garaiari buka...
Aurtengoa tradizio handikoa den azoka hori ospatzen duten hemezortzigarren aldia izango dute. Urtero, Busturiko Udalak eta Lurreko Nekazari Ekologikoen Elkarteak antolatzen dute, BBKren laguntzagaz. Irailean azoka egiten duten hirugarren urtea izango dute. Izan ere, aurreko urteetan uztailean egiten zuten; irailean, baina, «genero gehiago eta hobea» egoten dela diote.
Denetariko produktuak
Salmahaietan ez dituzte ortuariak bakarrik jarriko: marmeladak, gazta eta esnekiak, ogia, pasta ekologikoa, kosmetikoak edota eskulanak ikusteko aukera edukiko du, besteak beste, Axpe auzora doanak. Musikak ere berebiziko garrantzia hartuko du, azoka girotzeko kalejiran ibiliko baitira trikitilariak, eta Kantu Kantari taldekoek abestiz beteko dituzte auzoko txokoak.
Urteroko hitzorduari hutsik egin barik, ez da falta izango Irrintzi Alai Dantza taldekoen dantza erakustaldia. Aurten 50. urteurrena betetzen dutela aprobetxatuko dute Axpeko kaleak alaitzeko.