Urdaibairen zazpigarren liga garaipena ospatu dute Bermeon
Matematikoki zapatutik da ligako txapeldun. Azken hiru urteotan ligako koroa herrira ekarri dute. Ondarroa Arraun Elkarteak 8. postua eta 2. patroi onenaren saria lortu dituZazpigarren liga garaipena merezitako moduan ospatu zuten domeka gauean Urdaiba...
Matematikoki zapatutik da ligako txapeldun. Azken hiru urteotan ligako koroa herrira ekarri dute. Ondarroa Arraun Elkarteak 8. postua eta 2. patroi onenaren saria lortu ditu
Zazpigarren liga garaipena merezitako moduan ospatu zuten domeka gauean Urdaibai arraun elkarteko kideek eta herritarrek. Azken hiru urteotan TKE ligaren koroa Bermeora ekarri dute gainerakoak 2004, 2007, 2008 eta 2010ekoa dira. Aurrekoetan moduan, oraingo honetan ere harrera beroa jaso dute. Beste behin, Lamera txiki geratu zen.Denboraldi honetan egindakoa «legoien lana» izan dela adierazi zieten arraunlariei. Behin eta berriro txalo zaparradak eta animo oihuak entzun ziren, eta momentu hunkigarriz betetako ekitaldia izan zen. Ligako koroagaz batera, arraunlariak denboraldi honetan lortutako 11 banderekin igo ziren agertokira.
Idurre Bideguren Bermeoko alkateak Urdaibaiko familia izan zuen hizpide: «Familia bat gara; Bermeoko arraunzaleok baino asko gehiago da Urdaibai. Bermeotarrak eta Bermeotik kanpokoak , Urdaibai eta Bermeo bihotzean sentitzen dugunak jende asko gara, eta zuoi denoi zorionak lortutakoagatik, eta eduki dugun denboraldiagatik. Arrauna bizi dugu, arrauna kultura da, herririk herri ibiltzea da».
Azpimarratu zuen, beste denboraldi batez erakutsi dutela afizio hori bizi-bizirik dagoela, eta ospatzeko eguna zela. Zoriontzeagaz batera, Urdaibaiko arraunlarien zein gainontzeko taldekideen kiroltasuna eta profesionaltasuna goraipatu zituen Bidegurenek. «Eta garrantzitsuena, zelako pertsonak diren. Momenturik txarrenetan ere erakutsi dute altxatzen dakitela, eta irabazten dakitela».
Joseba Fernandez entrenatzaileak ere arraunlarien lana eta nortasuna nabarmendu zituen, eta esker ona adierazi zien Lameran bildutakoei. «Hemen 11 bandera daude, baina horiek lortzea baino gehiago da zuok hemen gure aurrean egotea. Hori bai dela bandera handia irabaztea. Zuek hemen edukitzea eta zuen babesa sentitzea».
Talde bermeotarrean beste urte batez jarraituko duen entrenatzaileak banan-bana aurkeztu zituen arraunlariak. «Plazer bat izan da jende honekin egunero jardutea; jo eta txiki gure helburuak betetzeko lan egitea». Hunkituta, bizitako urtea gogoratu zuen, eta momentu txarretan beren lekuan egoteko eta Urdaibairen izena goi-goian mantentzeko gai izan direla azpimarratu zuen. Euren atzean lanean ari diren gainontzeko taldekideentzat ere esker oneko berbak izan zituen Fernandezek, eta esan zuen azaroaren 5ean hasiko direla hurrengo denboraldia prestatzen.
Hamaseitik zazpi
Erregulartasuna izan da bermeotarren puntu garrantzitsuena aurten, lehen astetik ez baitira lortu duten lehen postu horretatik jaitsi. Hamaseigarren aldia du aurten Traineruen Kluben Elkartearen ligak, eta zazpitan nagusitu da. Azken urteotan marka itzelak lortu ditu. Amaitu berri duten denboraldian 11 bandera eta 209 puntu lortu ditu.
Patroi onenaren sailkapenari dagokionez, Antiguako Ama-ko Iñigo Larrinaga ondarrutarra bigarren sailkatu da 11 puntugaz. Ondarroa Arraun Elkarteak mutilek egin duten lana eskertu eta goraipatu du sare sozialen bitartez; harrobiko taldeagaz, 98 puntu lortu dituzte ligan, eta 8. postuan, lasai amaitu dute denboraldia. «Zorionak mutilak, ede- rra denboraldia».
San Pedroko Ander Etxegoien izan da patroi onena 16 puntugaz, eta 10 puntu bildu ditu Gorka Aranberri Orioko patroiak.
Urdaibaik zapatuko Bermeoko estropadan irabazi zuen matematikoki liga. Herriko estropadan bigarren egin eta gero, Eusko Label ligako txapeldunaren koroa domeka eguerdian jaso zuten, PortugaletenHondarribiak irabazi zuen bandera, eta Urdaibai bosgarren geratu zen.
Etxean ere gertu eduki zuen garaipena; lehia estua izan zuten Urdaibaik eta Oriok. Oriotarrek azken luzearen lehen erdian hautsi zuten estropada, baina herritarren animoak lagun, 1,52 segundo falta izan zituen Urdaibaik bandera eskuratzeko.