Herriko tabernaren diseinua aukeratu dezakete herritarrek
Araudiak zehazten duena errespetatzeko asmoagaz, hobekuntza lanak burutuko dituzte Ajangizko herriko tabernan. Urriaren 5era bitartean, lekuak izango duen diseinu berriari buruzko iritzia emateko aukera edukiko dute ajangiztarrek.20 urte baino gehiago ...
20 urte baino gehiago ditu herriko tabernak, eta araudira egokitzeko «beharrezkoak» diren hobekuntza lanak egingo dituztela azaldu du Ajangizko Udalak. «Gaur egun, komuna ez dago elbarrituentzat egokituta, eta lurra oso labainkorra da». Proiektu berriagaz, bi komun egingo dituzte, eta horietako bat aniztasun funtzionala dutenei egokitutakoa izango dela jakinarazi dute.
Horrez gain, lurra aldatuko dute, karakol itxurako eskailerak kenduko dituzte, eta sarreran bigarren ate bat jarriko dute. Lan horietarako 60.000 euroko aurrekontua aurreikusi du udalak.
Herritarren iritzia
Tabernaren diseinuari buruzko aukeraketa egin eta iritzia eman dezakete herritarrek; udalaren webgunean proposatutako hiru diseinuetik bat aukeratu beharko du nahi duenak.
Horretarako, Ajangizko Udalaren webgunean aurki daitekeen dokumentua bete eta udaletxean edota Kultur Etxean aurkeztu beharko dute; udaletxean goizez, eta Kultur Etxean, berriz, arratsaldez.
Iritzia posta elektronikoz emateko aukera ere izango dute herritarrek: herrikotabernadiseinua@gmail.com helbide elektronikora bidali beharko dute beteta dokumentua.