Erdi Aroko bizimodua ezagutzeko hitzordua, Euskal Herria Museoan

Beste urte batez, Erdi Aroko itxura hartuko du Euskal Herria Museoak: izan ere, bihar eta etzi kanpalekua jarriko dute inguru horretan. Hala, egun horietan, ume zein nagusientzako jarduerak egongo dira aukeran.

Iazko kanpalekua. Argazkia: Euskal Herria Museoa.

Iazko kanpalekua. Argazkia: Euskal Herria Museoa.

Bihar, 11:00etan zabaldu eta 19:30ean itxiko dute kanpalekua. Bitartean, garaiko elementu eta bizimoduaz jakiteko aukera izango da, tailer eta erakustaldien bitartez. Esate baterako, Erdi Aroan praktikatzen zen kirurgia eta medikuntza eredua azalduko dute. Tailer eta erakustaldiez gain, izango du zer eskaini museoak iluntzera bitarte: jokoak, arku-tiroa, txotxongilo eta ipuinkontalaria, XV. mendeko zaldunen janztea…

Domekan, berriz irekiko dute kanpalekua zapatuko ordu berean. Egun horretan, baina, 14:00etan itxiko dute. Eta bitartean, Erdi Aroko jokoekin, gaizkile bati egindako jazarpen eta epaiketagaz eta arma erakustaldiagaz gozatzeko aukera izango da. Hala, bi egun horietan, zer ikusi eta zer ikasi edukiko du museora bertaratzen denak. Ekintza gehienak museoko lorategian izango direla jakitera eraman dute; dena den, museo barruan ere egingo dituzte zenbait jarduera.

EGITARAUA:

Bihar, zapatua
11:00. Kanpalekuaren irekiera: tailerrak kanpalekuan. Tresnen azalpen eta erakusketa: medikuntza eta kirurgia Erdi Aroan, sukaldaritza, armamentua, ezti-ura, koadernaketa…
11:30. Erdi Aroko jokoak.
12:00. XI eta XIII. mendeko armen erakustaldi eta jendarteratzea.
13:00.Erdi Aroko arku tiroa.
14:00. Bazkaria: kanpalekuaren itxiera.
15:30. Erdi Aroko jokoak.
16:00. Tailerrak kanpalekuan.
16:30. Txotxongiloak eta ipuin kontalaria (ume eta nagusientzako). (Museo barruan egingo da).
17:00. XV. mendeko armadura, bando arteko gudetako garaian, museo barruan.
17:15. XV. mendeko zalduna janztea, museo barruan.
18:00. Duelua.
18:30. Lantza eta azkona (arma): erakustaldia eta erabilera.
19:00. Garaiko formazio militarren erakustaldia.
19:30. Kanpalekuaren itxiera.

Etzi, domeka
11:00. Kanpalekuaren irekiera: tailerrak kanpalekuan. Tresnen azalpen eta erakusketa: medikuntza eta kirurgia Erdi Aroan, sukaldaritza, armamentua, ezti-ura, koadernaketa…
11:30. Erdi Aroko jokoak.
12:00. Gaizkile bati jazarpena eta epaiketa (Europa parkean eta lorategian).
13:00. Arma erakustaldia.
14:00. Kanpalekuaren itxiera.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend