'Txuma' presoa aske geratu da
Jesus Mari Lopez preso politikoa 20 urtez egon da kartzelan. 1992. urtean Euskal Herritik Mexikora abiatu zen; 1998an Espainiara bueltatzean espetxeratu zutenJesus Mari Lopez Txuma preso politikoa aske utzi zuten atzo, 20 urte espetxean egon eta gero. ...
Jesus Mari Lopez preso politikoa 20 urtez egon da kartzelan. 1992. urtean Euskal Herritik Mexikora abiatu zen; 1998an Espainiara bueltatzean espetxeratu zuten
Jesus Mari Lopez Txuma preso politikoa aske utzi zuten atzo, 20 urte espetxean egon eta gero. Gernika-Lumoko bizilaguna izango denez, ondo etorria egingo diote bihar, 20:00etan Merkurion. Atzo, aldiz, Donostian agurtu zuten.Txuma Lopez Intxaurrondoko preso donostiarra atzo goizean atera zen Euskal Herritik 520 kilometrotara dagoen Toledoko (Espainia) Ocaña II espetxetik, eta bertan izan zituen zain senide eta lagunak; harrera egin zioten espetxeko atarian.
1992an Euskal Herritik ihes egin zuen Lopezek, eta Mexikora bidaiatu zuen. Sei urtez bertan egon eta gero, 1998an, herrialdetik kanporatu zuten, han bizitzeko baimenik ez zuela argudiatuta. Espainiara iritsi bezain pronto, Guardia Zibilak atxilotu zuen.
Sortuk jakitera eman du ez dutela etsiko euskal preso politiko guztiak etxeratu arte.