Presoen urruntze politikaren aurkako mozioa onartu du udalak
Lekeitioko Udalak presoen urruntze politikaren aurkako mozioa onartu du, aho batez. Mozioa Sare plataformak aurkeztu zuen, eta udalbatza osatzen duten bi alderdietako ordezkari guztien aldeko botoagaz onartu da.«ETAren indarkeriaren behin betiko etena...
«ETAren indarkeriaren behin betiko etenak irekitako garai berriaren barruan, uste dugu espetxe politika berri bat behar dela, presoak zigorrak gizarte eta familia erroak dituen lekutik urrun betetzea saihesten duen politika, hain zuzen ere». Politika berri horrek presoak senideekin harremana edukitzea erraztuko duela diote, «bere seme-alaba adingabeen ongizatera begira eta horiek gurasoekin ego- teko daukaten eskubidearen alde».
Bi preso lekeitiarrak
Egun Julen Atxurra Egurrola Pototo eta Liher Aretxabaleta Rodriguez dira preso dauden lekeitiarrak. Atxurra Puerto de Santa Marian dago (Cadiz, Espainia), eta Aretxabaleta Ocañan (Toledo, Espainia). Lehena Lekeitiotik 1.100 kilometrora dagoela jakitera eman dute, eta bigarrena 540 kilometrora.
Sarek Lekeitioko Udalean aurkeztutako idatzi bera aurkeztu zuen 2016ko abenduaren 14an Gipuzkoako Batzar Nagusietan, 2017ko ekainaren 7an Bizkaikoetan eta apirilaren 18an Arabakoetan. Hiruretan onartu zuten. «Euskal Autonomi Erkidegoko hiru Batzar Nagusiekin akordiora iritsi gara». Apirilaren 18an, Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako sindikatu guztiek ere onartu zuten mozioa (ELA, LAB, CCOO, UGT, ESK, Steilas, EHNE, Hiru eta Etxalde).