Bermeo nagusitu da Bizkaiko Traineru Txapelketan
Nesketan Kaiku izan da irabazlea Lekeition. Gipuzkoako Traineru Txapelketa, berriz, Hondarribiak eta San Juanek irabazi dute, Mutrikuko uretanHerenegun Bizkaiko eta Gipuzkoako Traineru Txapelketak jokatu ziren Lekeition eta Mutrikun, hurrenez hurren. B...
Nesketan Kaiku izan da irabazlea Lekeition. Gipuzkoako Traineru Txapelketa, berriz, Hondarribiak eta San Juanek irabazi dute, Mutrikuko uretan
Herenegun Bizkaiko eta Gipuzkoako Traineru Txapelketak jokatu ziren Lekeition eta Mutrikun, hurrenez hurren. Bermeo eta Kaiku nagusitu dira Bizkaiko lehian eta Hondarribia eta San Juan, berriz, Gipuzkoakoan.Bizkaiko Traineru Txapelketari dagokionez, Bermeok eta Zierbenak lehia estua eduki zuten gizonezkoen kategorian, eta azken txanpan, bi traineruek elkar jo arren, ez zen bestelakorik gertatu. Azkenean, 20.25,57ko denbora eginda nagusitu zen Bou Bizkaia trainerua.
Zierbenako trainerua, berriz, 3 segundo eta 41 ehunenera sailkatu zen. Lekeitiarrentzat izan zen brontzezko domina. Ondarro sailkatu zen laugarren postuan.
Emakumezkoen kategorian, berriz, hiru taldek lehiatu zuten. Kaiku nagusitu zen, 12 minutu, 3 segundo eta 70 ehuneneko denboragaz. Deustuk lortu zuen zilarrezko domina, eta Lea Artibairentzat izan zen brontzezkoa.
Gipuzkoako Traineru Txapelketari dagokionez, Hondarribiak irabazi zuen gizonezkoen lehia, 20.12,14 markagaz. Orio geratu zen txapeldunorde eta brontzezko domina Donostiarrarentzat izan zen. Mutrikuko trainerua, aldiz, bederatzigarren sailkatu zen. Hondarribitarrengandik 2 minutu, 2 segundo eta 62 ehunenera geratu ziren.
Emakumezkoetan parte hartu zuten bederatzi traineruetatik San Juanek irabazi zuen lehia 11.10,52 denboragaz. Oriotarrentzat izan zen zilarra, eta donostiarrentzat brontzea.