Bermeoko Goiko Plazan
Van Sobre Ruedas, Food Truck Market ekimenagaz gozatzeko aukera izango dute herritarrek asteburu honetan,
bihartik hasita domekara bitartean.
Udaletik adierazi dutenez, ekimen gastronomiko honen bitartez hainbat motatako janariak eskainiko dituzten
bederatzi ibilgailu-taberna batuko dira Bermeon eta, horrez gain,
umeentzako ekintzak, musika zuzenean, kontzertuak eta bestelakoak egongo dira, “giro paregabea sortuz Alde Zaharrean”. Ekimena Kovan elkarteak antolatu du, Bermeoko Udalaren laguntzagaz batera.
Antolatzaileek azaldu dutenez, asteburu honetan Alde Zaharrera bertaratzen diren guztiek
“era askotako jatekoak” dastatzeko aukera izango dute, besteak beste, hanburgesak, hot dog, pasta, mexikar jatekoa, bokatak, pizzak eta krepe gozo eta gaziak.
Janariaz bakarrik ez, esan bezala
hainbat ekimenez gozatu ahalko dute hurbiltzen direnek: etxeko txikienentzako jolasak izango dira asteburuan, eta gazte zein helduentzako magoen ikuskizunak ere izango dira Goiko Plazan. Horiez gain, musikak berebiziko garrantzia edukiko du ekimenean, eta asteburuan zehar hainbat kontzertu eskainiko dira bertan, Indian Feathers, Sicaustica, Marta Uriona, Cheaters Trio edota Elley bezalako talde eta bakarlarien ikuskizunak alaituz Bermeoko Alde Zaharra.
Beraz, adin guztietako egitarau zabala eskainiko du ekimenak. Antolatzaileek eta udalak “herritar eta kanpotar guztiak asteburu honetan Bermeora etortzera” gonbidatu ditu, “gastronomia, kontzertu eta giro apartarekin disfrutatzeko”.
Egitaraua:
Bihar
- 19:00 Van Sobre Ruedas Food Truck ekimenaren hasiera, Goiko Plazan.
- 19:00 Umeentzako jolasak eta ekintzak.
- 19:30. Indian Feathers taldearen kontzertua.
- 22:00. Sicacustica taldearen emanaldia.
Etzi, zapatuan
- 13:00-15:00. Umeentzako ekimenak.
- 18:00-20:00. Musiclab ekimena
- 18:00. Helduei zuzendutako magoaren ikuskizuna.
- 20:30. Musika emanaldia zuzenean, Marta Uriona bakarlariaren eskutik.
- 22:00. The Cheaters Trio country band taldearen kontzertua.
Domekan
- 13:00. Umeentzako jolasak eta ekimenak.
- 17:00. Musiclab ekimena
- 18:00. Elleyk eskainitako zuzeneko musika emanaldia.
- 18:30. Ume eta gaztetxoenei zuzendutako magoaren ikuskizuna.