Pentsio duinen aldeko manifestazioa
Pentsio sistema propioaren eta pentsio duinen alde oihukatu zuten atzo, Busturialdeko pentsiodunek. Adar hotsagaz hasi zuten manifestazioa Gernika-Lumoko udaletxe aurrean, eta astelehenak udalerrian duen garrantziaz jabetuta, Merkatu plazan bukatu zute...
Pentsio sistema propioaren eta pentsio duinen alde oihukatu zuten atzo, Busturialdeko pentsiodunek. Adar hotsagaz hasi zuten manifestazioa Gernika-Lumoko udaletxe aurrean, eta astelehenak udalerrian duen garrantziaz jabetuta, Merkatu plazan bukatu zuten. 1.080 euroko gutxieneko pentsioa eskatu zuten, eta %0,25eko igoera «birrindu» egin dutela esan zuten. Gainera, beraien eskubideen aldeko sinadura bilketa egin zuten. Hurrengo etapa urriaren 1ean hasiko dute; pentsiodunen nazioarteko eguna dela aprobetxatuko dute eta.