Eskulanekin herritarren sormena bultzatzen
Esku espresioaren tailerrean ikasturtean egindako lanak ikusgai daude egunotan, Busturiko kultur etxean. Era guztietako lanak ikusi ahalko dituzte bisitariek: buztin-ontziak, koadroak edota apaingarriak. Esku espresioaren tailerra helduei zuzenduta dag...
Esku espresioaren tailerrean ikasturtean egindako lanak ikusgai daude egunotan, Busturiko kultur etxean. Era guztietako lanak ikusi ahalko dituzte bisitariek: buztin-ontziak, koadroak edota apaingarriak. Esku espresioaren tailerra helduei zuzenduta dago, eta herritarrak ekimen kulturaletara erakartzea du helburu, herria biziberritzeko. 22 urte daramatzate tailer horiek antolatzen.