Artisau garagardoak dastatzeko aukera dakar Topabeer jaiak

Jai batzordeak eta Markina Shots jaialdiko antolatzaileek antolatu duten Topabeer jaialdiak artisau garagardo azoka eta rock jaialdia dakartza bihar Kontzekupera. 16:00etan zabalduko dute garagardo artisauen txokoa, eta 20:00etatik aurrera entzungo dira Moonshakers, Los Bracco eta Secreamers and Sinners taldeen doinuak.

Horrez gain, herriko 18 tabernetan ere garagardo desberdinak dastatzeko aukera dago. Horretarako bonu bereziak atera dituzte. Bonuak eskuragarri daude udaletxeko harreran, eta Eder eta Patxua tabernetan.
Ez dago iruzkinik
iteyedu
2018-07-26 09:13:35

Send this to friend