Eibarrek nagusitasun osoz irabazi du Ondarroako I. Neskatila Txapelketa
Txapelketako partidu guztiak irabazi ditu Eibarrek. Zarauzko taldea 2-1 mendean hartuta irabazi dute finala. Aurrera Kirol Elkarteak txapelketa berriro antolatzeko asmoa agertu duOndarroako Aurrera Kirol Elkarteak antolatuta, kadete mailako I. Neskatil...
Txapelketako partidu guztiak irabazi ditu Eibarrek. Zarauzko taldea 2-1 mendean hartuta irabazi dute finala. Aurrera Kirol Elkarteak txapelketa berriro antolatzeko asmoa agertu du
Ondarroako Aurrera Kirol Elkarteak antolatuta, kadete mailako I. Neskatila Txapelketa jokatu da Zaldupen. Parte hartu duten sei taldeetatik onena Eibarko taldea izan da. Eibartarrek ondo merezita lortu dute garaikurra, txapelketako partidu guztiak irabazita.Finalean 2-1 irabazi zien Zarauzko taldeari. Partida oso estua jokatu zuten, eta azken jokaldian berdintzeko aukera ere izan zuten zarauztarrek, baina Eibarko atezainak geldiketa egin, eta emaitzari eustea lortu zuten.
Etxeko taldeak, berriz, sailkatze fasean lortutako puntuei esker lortu zuen finalerdirako sailkatzea. Eibarren aurka jokatu zuten finalaurrekoa, baina 1-5 galdu zuten. Aurrerakoak galtzen hasi ziren partidu hasieratik, eta gol bat sartzea lortu bazuten ere, ezin izan zuten Eibarren jokoa apurtu. 3. eta 4. postuen partida Zumaiakoren aurka 0-1 galdu ostean, laugarren amaitu zuten txapelketa.
Igone Ibarloza Aurrerako entrenatzailea eta Apo Agirre entrenatzaile laguntzailea pozik agertu dira txapelketa amaitzean. Denboraldia herrian bertan egin den txapelketa jokatzen amaitzea oso polita dela nabarmendu dute.
Antolatzaileek agertu dutenez, bestalde, parte hartzaileak gustura geratu dira. Azpimarratu dutenez, taldeek kiroltasun handiagaz jokatu zuten. «Hori da txapelketa guztia hobetoen laburbiltzen duen hitza».
Txapelketak harrera ona izan du, eta Aurrerak, bere aldetik, txapelketa berriro antolatzeko asmoa agertu du. Txapelketa, hain zuzen ere, nesken futbola sustatzeko asmoagaz antolatu da, eta bide horretan jarraituko dutela jakitera eman du klub ondarrutarrak.
Gaineratu dutenez, nesken futbolari bultzada emateko ahaleginetan jarraitzeko asmoa dute. Aurrerak, esaterako, ez du sekula futbol 11ko nesken talderik eduki, eta txapelketa eskualdeko nesken futbola sustatzeko ere izan dela aipatu dute. «Lea-Artibain ez dago nesken futbol 11ko talderik, eta Aurrerak eskualdeko neskak batu nahi lituzke talde sendo bat osatzeko».