Ia 400 lagunek egin dute Binke Trail martxa
Ia 400 ibiltarik egin dute aurten Berakruz ikastolak antolatutako Binke Trail martxa. Euriaren mehatxua bazegoen ere, aterri egin zuen, eta beraz, giro onean egin ahal izan zuten parte hartzaileek ibilbidea. Bi ibilbide egon ziren aukeran: 6 kilometrok...
Ia 400 ibiltarik egin dute aurten Berakruz ikastolak antolatutako Binke Trail martxa. Euriaren mehatxua bazegoen ere, aterri egin zuen, eta beraz, giro onean egin ahal izan zuten parte hartzaileek ibilbidea. Bi ibilbide egon ziren aukeran: 6 kilometroko ibilbide laburra eta 11 kilometro eta erdiko luzea, eta espero bezala, laburrekoak izan ziren Zelaiko beheko aldera helmugara heltzen lehenengoak. Aringa-aringa heldu ziren lehen gaztetxoak, eta lasaiago gainerako ibiltari guztiak. Martxa luzea aringa-aringa ere egin zuten zortzi korrikalarik, eta horien atzetik heltzen joan ziren bai eta ere ibilbide luzeko ibiltariak. Freskagarriak eta gosea asetzeko mokadutxoak eduki zituzten guztiek helmugan zain, egindako ahaleginaren ordainetan. Argazki +: www.lea-artibaietamutriku.hitza.eus