Ertzaintzak jakitera eman duenez, gaur 10:30 inguruan piztu da sua Alde Zaharreko Aurrekoetxea kaleko eraikin batean. Oraindik sutea piztearen arrazoiak argitzerik izan ez badute ere, kaltetutako eraikina bera eta aldameneko biak jendez hustu dituzte. Hala ere, ez dela zauriturik azaldu du iturri berak.
Eraikinaren teilatua erre dela baieztatu dute ertzainek, eta momentu hauetan suhitzaileak sua itzaltzeko lanean ari direla jakinarazi dute. Dena den, suhiltzaileek beraiek azaldu dutnez, kontrolpean daukate sutea.
Gernika-Lumoko suhiltzaileak daude bertan, eta Derio, Artaza eta Uriosteko suhiltzaileak ere Bermeorako bidea hartu dute.
Suhiltzaileak ez ezik, ertzainak, udaltzainak eta Herri Babesakoak ere badaude gertaeraren lekuan.