[ARGAZKI GALERIAGAZ] Bigarren aldiz izan gara Bermeoko San Frantzisko Herri Ikastetxean kazetari lanaz aritzeko
Gaur, Bermeoko San Frantzisko Herri Ikastetxean izan gara bigarrenez, 3. zikloko ikasleei kazetari lana eta elkarrizketak nola egiten diren azaltzeko.
Elkarrizketak prestatzerakoan hain garrantzitsua den dokumentazio lanaren garrantzia ikasi dute haurrek, baita gure lanbidearen nondik norakoak ere.
HITZAren egunkariak banatu ditugu ikasleen artean, hauek gure eguneroko lana nola egiten dugun ikus dezaten, baita webgunea erakutsi ere, egindako elkarrizketen bideoak ikusteko. Oso gustora egon gara San Frantzisko Herri Ikastetxeko ikasleekin, eta gure azalpenak entzun ondoren beraien galderak egiteko aukera izan dute haurrek.
Azken hilabeteetan eskualdeko hainbat ikastetxetatik aritu gara HITZAren eta gure lanaren berri emateko; datorren ekainaren 15ean Gernika-Lumoko San Fidel ikastolan izango gara.