Toño Vadillok ez du Bermeo FTn segituko
Klubak eta entrenatzaileak elkarrekin adostutako erabakia dela jakitera eman zuten atzo.
Hiru denboralditan 116 partidu zuzendu ditu talde bermeotarragaz, eta esaterako, 2016an 2.B mailara igotzeko kanporaketak lehiatu zituen taldeak. berak egindako lana eskertu, eta etorkizuneko proiektuetarako zorterik onena opa diote.
Entrenatzaile getxoztarrak aurreko zapatuan zuzendu zuen bere azken partidua Bermeoko taldeagaz. 5-2 galdu zuen Balmasedaren zelaian. Talde bermeotarrak jaitsiera postuetatik puntu bakarrera amaitu du denboraldia; 7 partidu galdu, 12 berdindu eta 9 irabazi ditu. Eta 39 puntugaz, 17. postuan amaitu du 2017-2018 denboraldia. CD Aurrera (19 puntu), CD Getxo (31 puntu) eta Anaitasuna CD (38 puntu) geratu dira sailkapenaren azken hiru postuetan, eta beraz, Ohorezko Mailara (Division de Honor) jaisteko kanporaketak lehiatuko dituzte.