Euskaraldiak argazki lehiaketa egingo du Arrain Azokan
Euskaraldiak bere txokoa edukiko du Bermeoko 24. Arrain Azokan. Argazki lehiaketa baten bidez, Euskaraldia eta azoka batzeko asmoa daukate antolatzai- leek.Horrela, barikuan 17:00etan emango diote hasiera lehiaketari. Instagram bidez bakarrik parte har...
Horrela, barikuan 17:00etan emango diote hasiera lehiaketari. Instagram bidez bakarrik parte hartu ahalko da, eta igotako argazkietan #arrainazoka18 eta #euskaraldiabermeon traolak erabili beharko dira. Originaltasuna eta euskararen ulermena sarituko dituzte antolatzaileek, eta 16 urtetik gorakoek bakarrik parte hartu ahal izango dutela jakinarazi dute.
Domekan 12:00etan amaituko da argazkiak Instagramera igotzeko epea, eta sari banaketa 14:00etan egingo da Euskaraldiak Arrain Azokan izango duen erakusmahaian, irabazleentzako «ezustekoak» banatuz.
Zabalkundea
Antolatzaileen arabera, argazki lehiaketa Euskaraldia «jende gehiagorengana» heltzeko prestatu dute, eta ekimena batez ere gazteengana gerturatzeko asmoagaz egin dute: «Askotan gazteengana iristea gaitza izaten da, baina sare sozialetan egindako lehiaketa baten bitartez horien artean zabaltzea bilatzen dugu».