Dena eman dute asteburuan talde bermeotarreko atletek, eta beste behin, egindako lan bikainagatik zoriondu dituzte taldearen ordezkariek. Asteburuan Durangon lehiatu dute
18 eta 20 urtez azpikoen Bizkaiko Txapelketa; zapatu arratsaldeko saioan zortzi domina lortu zituzten, eta domekan, berriz, lau.
Argazkia: Taraska Atletismo.
Zapatuan, 18 urtez azpikoetan
urrezko bi domina lortu zituzten. Pisu jaurtiketan
Garazi Lertxundi izan zen garailea, eta luzerako jauzian
Lorea Erekatxo nagusitu zen. Lertxundi, gainera, txapeldunorde geratu zen disko jaurtiketan.
Maila bereko 2.000 metroko oztopo proban
Itziar Olondo bigarren sailkatu zen. Hala, brontzezko dominak lortu zituzten
Iker Ormazak eta
Unax Lavinek. Ormazak luzerako jauzian jantzi zuen zilarra, eta Lavinek, ostera, 2.000 metroko oztopo proban.
Bestalde, 20 urtez azpikoetan bi zilarrezko domina irabazi zituen
Naroa Fernandezek, zapatuan. 100 metrokoan eta 100 metroko hesietan sailkatu zen bigarren postuan.
Domekako saioari dagokionez,
Lorea Erekatxok
Bizkaiko txapeldun izatea lortu zuen 18 urtez azpikoen jauzi hirukoitzean, eta 400 metroko hesietan brontzea jantzi zuen. Adin tarte berean, Oier Rodriguezek zilarrezko domina lortu zuen xabalinan, eta Itziar Olondok brontzezkoa 1.500 metroko proban.