Ibilgailuen joan-etorria baretzeko eta oinezkoen segurtasuna bermatzeko lanetan ari dira. Obrek bizilagunengan eragin ditzaketen eragozpenak direla-eta, udalak pazientzia izateko eskatu die herritarrei; maiatzaren 14tik 26ra bitartean trafiko astuna ezin izango da igaro Goiko bidea kaletik.
Maiatzeko bi aste horietan
trafiko astunak Ereñoko bidea har dezan eskatu du Eako Udalak, eta trafiko arina Kurtziako aparkalekutik udaletxe aurrera igaro ahal izango dela azaldu du.
Egitasmoak Bizkaiko Foru Aldundiak 2016an bidalitako aurreproiektua dauka oinarri.
Errai bakarra egongo da,
bazterbide eta semaforo bidez ibilgailuen joan-etorriak erregulatuko dituzte. Funtzionamenduaren eta beharrizanen arabera erabakiko dute semaforoak uneoro , edo egunez edo urteko sasoi jakin batean martxan egotea.
Segurtasuna bermatzeko lanetan, Ean
Gaur egun dauden
irisgarritasun arazoei konponbidea eman gura diete lanokin. Horretarako, Kurtziriako espaloi egoki bat zabalduko dute, medikuaren kontsultategitik udaletxera dauden eskailerak arrapala bategaz ordezkatuko dituzte, eta udaletxetik eta San Juan elizara arteko tartea errepidearen maila berean jarriko dute.
Zirkulazioa baretzeko eta segurtasuna bermatzeko hainbat neurri hartuko dituzte: asto bizkarrak, Donibane enparantzan errepideak berak hartuko duen bihurgune bat, eta oinezkoen pasabideak. Halaber, plaza itxura hartuko du Donibane enparantzak, lasai egoteko gune seguruak egokituko baitituzte udaletxe aurrean eta Txangurru tabernaren aurrean. Gune horiek kolorez bereizita egongo dira, asfaltoarekin ezberdintzeko. Horrela,
oinezkoei lehentasuna ematea eta gaur egun existitzen diren
muga arkitektonikoak gainditzea dira obraren helburu nagusiak.
Herri lan honen proiektuan sartu dituzten hobekuntzak zehazteko Herri Lagunkoiak proiektuan ondorioztatutako eskariak kontuan hartu dituzte.
Bi fase. Eako Udalak bi zatitan gauzatuko du herri lana. Donibane enparantzaren arteko tarteko obrak maiatzean hasi eta uda aurretik bukatuta egotea aurreikusi dute. Donibane enparantzatik Bidebarrira arteko zatia, berriz, irailetik aurrera egingo dute.