Araba Tri taldeagaz lehiatu dute txapelketa, Sorian. Zapatuan eliteko
taldekako erlojupekoan txapeldun izatea lortu, eta atzo, berriz,
azpitxapeldun geratu zen taldekako
errelebokako proban.
Taldekako erlojuaren kontrako lehian, gizonezkoetan Araba Tri eta emakumezkoetan Diablillos Rivas Mar de Pulpi taldeek lortu zituzten urrezko dominak.
56 minutu eta 28 segundoko marka lortu zuten Goitisolok, Goitiak, Beñar Arnaizek, Ander Garciak, Urko Herranek eta Iker Ortiz de Zaratek.
28 segundoko aldea atera zieten bigarren sailkatuei. Hain zuzen, gizonezkoen podiuma Ferrer Hotels-ek eta Diablillos Rivas Mar de Pulpi-k osatu zuten.
Mikel Elgezabal gernikarraren ANB Triathlon Team podiumetik hurbil geratu zen; laugarren sailkatu zen. Hirugarren talde sailkatuak 57 minutu eta 16 segundotan burutu zuen proba, eta harengandik 42 segundora sailkatu zen Elgezabalen taldea.
Emakumezkoen podiumari dagokionez, ordu bete, sei minutu eta 48 segundoko denboragaz nagusitu ziren madrildarrak. Cidade de Lugo Fluvial talde galiziarrak jantzi zuen zilarrezko domina (1:08.12), eta CEA Betera talde valentziarrarentzat izan zen brontzezkoa (1:08.22).
Atzoko podiumak.
Argazkia: Espainiako Triatloi Federazioa.
Taldekako erreleboetan, gizonezkoetan, ordubete eta hiru segundoko markagaz nagusitu zen atzo Ferrer Hotels, eta
23 segundora sailkatu zen
Araba Tri. Diablillos Rivas hirugarrena, irabazlearengandik 49 segundora geratu zen. ANB Triathlon Team zazpigarren sailkatu zen atzo, 1:01:47 denboragaz. Nesketan, CEA Beterak irabazi zuen urrezko domina: 1:10.39. Bi segundora sailkatu zen Triatlon Claveria Mostoles, eta lehenengoarengandik zazpi segundora Diablillos Rivas.