2017-2018 Joseba Jaka beka jaso dute Gartziak, Zeberiok eta Enbeitak
'Lua kastore' proiektuagatik eskuratu dute beka. Antzezlana sormen prozesuaren hasieran dago. Epaimahaiak dramaturgia proposamenaren izaera «berritzailea» nabarmendu duOihane Enbeita gernikarraren eta Andoni Gartzia eta Eneritz Zeberio ondarrutarren ...
‘Lua kastore’ proiektuagatik eskuratu dute beka. Antzezlana sormen prozesuaren hasieran dago. Epaimahaiak dramaturgia proposamenaren izaera «berritzailea» nabarmendu du
Oihane Enbeita gernikarraren eta Andoni Gartzia eta Eneritz Zeberio ondarrutarren Lua Kastore proiektuak eskuratu du antzerki sorkuntza sustatzea helburu duen Joseba Jaka beka. MA kolektiboko hiru kideek atzo jaso zuten saria, Andoaingo Martin Ugalde kultur parkean egindako sari banaketan.Lua Kastore protagonistaren barne bidaian oinarrituko da Andoni Gartzia eta Eneritz Zeberio ondarrutarrek eta Oihane Enbeitak garatuko duten antzezlana. Ma kolektiboko kideak dira hirurak, eta taldearen lehen urratsetan jaso dute Elkar Fundazioaren beka. Antzezlanaren sormen prozesuaren hasieran daude oraindik, eta egin asmo dutenaren lehen zertzelada batzuk aurreratu dituzte: diziplina asko eta «sinbolo geruza» ugari uztartuko dituzte, eta planteamendu poetiko batean oinarrituko da ikuskizuna. Gorputzaren, hitzaren, soinuaren, irudiaren eta beste adierazpenen artean «sinkronia lan bat» egin nahi dutela zehaztu du Zeberiok, testuaren gainean lan egitera mugatu barik.
Protagonistaren «kontzientzia anatomikoa» izango da antzezlanaren ardatzetako bat, eta gai hori bera eta dramaturgia proposamenaren izaera «berritzailea» nabarmendu ditu Agurtzane Intxaurragak, Iratxe Retolazak eta Jaime Valverdek osaturiko epaimahaiak. Bekara bederatzi sormen lan aurkeztu dituzte.