Pentsio duin baten alde mobilizatu dira
Munitibarko Jubilatuen Elkarteko kideek elkarretaratzea egin zuten astelehen eguerdian, udaletxe aurrean. Pentsio duinen alde, eta Espainiako Gobernuak onartu duen %0,25eko igoera «ziztrinaren» kontra agertu dira. Izan ere, «lotsagarritzat» jo dute...
Munitibarko Jubilatuen Elkarteko kideek elkarretaratzea egin zuten astelehen eguerdian, udaletxe aurrean. Pentsio duinen alde, eta Espainiako Gobernuak onartu duen %0,25eko igoera «ziztrinaren» kontra agertu dira. Izan ere, «lotsagarritzat» jo dute Rajoyren gobernuak ezarri duen igoera. Halaber, Euskal Herriko eta Espainiako hainbat udalerritan ere burutu zuten protesta.