EH Bilduk askotariko gaiak landuko ditu kafe solasaldietan
Busturiko EH Bilduk kafe solasaldiak antolatu ditu datozen egunetarako. Horietan, herritarrekin batera, hainbat gai jorratu gura dituzte.Abenduaren 26an, martitzenean, egingo dute lehenengo kafe solasaldia; etxebizitza izango da egun horretan landuko d...
Abenduaren 26an, martitzenean, egingo dute lehenengo kafe solasaldia; etxebizitza izango da egun horretan landuko duten gaia. Gai horri buruz atera diren azken albisteak jarriko dituzte mahai gainean. Hala, Eusko Jaurlaritzaren eskaintza eta eskariei buruz ariko dira batetik, eta herrian dagoen parkearen egoera aztertuko dutela azaldu dute, bestetik.
Premiazko beharrizanak
Bigarren saioa, berriz, urtarrilaren 2an egingo dute. Orduan, Busturirako premiazkoak diren beharrizanak izango dituzte aztergai, hirigintza, irisgarritasuna edota bizi baldintzak kontuan hartuta.
Kafe solasaldiak Eguzkiari Begira txokoan egingo dituzte, eta biak 19:00etan izango dira. Saioak irekiak dira, hortaz, herritar guztiak gonbidatu dituzte.