Eguerdian banatu dituzte sariak Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan.
15 proiektu aurkeztu dituzte laugarrenez antolatu den Busturialdeko enpresa ideia lehiaketara. Enpresa ideia
onenaren saria, Aritz Urriolabeitia Arrienen (Muxika, 1992) eta Eneko Uriarte Romanen (Gasteiz, 1995)
Trustletters proiektuak jaso du; irabazleek
3.000 euroko saria jaso dute. Gainera, Arratzuko Elkartegian urtebeteko kuota ordainduta izango dute.
Trustletters proiektuko Aritz Urriolabeitia ideiaren nondik norakoak azaltzen
Trustletters
erabiltze egiaztatudun posta elektronikoa da. Hau da, erabiltzaileak egiaztatu egin behar dira, beraien nortasun agiria aurkeztuta. Modu horretan, posta elektronikoa ez da anonimoa izango, igorlearen izena agertuko litzateke. Ideiaren bi sortzaileak Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan Graduatuak dira.
Bigarren saria, berriz,
Hil Argi proiektuarentzat izan da.
2.000 euroko saria jaso dute Jon Ander Urresti Ugaldek (Bermeo, 1992), Aitane Goñi Landak (Meñaka, 1990) eta Maite Aizpurua Olaizolak (Zumaia, 1990). Horiek ere urtebeterako izango dute Arratzuko Elkartegiko kuota ordainduta. Urresti Filosofian Graduatua da, Goñi Soziologian Lizentziatua eta Antropologia Sozial eta Kulturalean Lizentziatua eta Aizpurua , berriz, Historian Lizentziatua.
Hil Argi ideiaren sortzaileak
Hil Argi proiektuak
heriotza onaren eskubidearen mesedetan, gizartearen beharrizanei erantzuteko proiektua izan nahi du, hileta laikoen zerbitzua eskaini nahi du, alegia. Beti ere, lekuko proiektua eta bezeroekin harreman hurbilean oinarritzen den proiektua dela nabarmendu dute. Hil Argik hiru ildo nagusitan garatzea du helburu: hileta zerbitzuak, esku-hartze soziala eta ikerketa soziala eta estetikoa.
Aurten,
lehen sektorearekin zerikusia duen ideia onenak ere saria izan du.
Oraska S.L. izeneko proiektuarentzat izan da, hain zuzen ere,
1.000 euroko saria. Oraska proiektua
Errigoitin kokatutako artisau-ogi ekologikoa egingo duen lantegia da, garia edo beste zereal batzuetatik eratorritako produktuak eskainiko dituena. Gainera, Oraskak produktuen eskaintza zabalduko du etorkizunean, ortuko produktu ekologikoak eskainiko baititu. Oraska filosofia agroekologian oinarrituko da: produkzio prozesuan gardentasuna, ekoizle eta kontsumitzailearen arteko hurbiltasuna, biodibertsitatearen zaintza, autogestiorako gaitasuna eta elikadura-subiranotasuna, besteak beste.
Maddi Amezagaren ordez jaso dute saria
Ideiaren sortzailea, Maddi Amezaga Arriaga (Errigoiti, 1996) da. Maddi Amezaga Nekazaritza eta Abeltzaintza Ekologikoan teknikaria da.
Joan den urtean berak jaso zuen Busturialdeko enpresa ideia lehiaketaren sari nagusia, Aldapeko Ahuntz Esnekiak proiektuarekin. Gaur ezin izan da egon sari banaketa ekitaldian, eta bere ordezko batek jaso du saria.
Aurten honakoek osatu dute epaimahaia: Nere Mintegi Elorriaga (Bermeoko Udaleko ordezkaria), Aritz Kobeaga Arranz (Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkaria), Joseba Irazabal Obieta (Gernika-Lumoko Udaleko ordezkaria), Joseba Mallea Lamikiz (Urremendi LGEko ordez- karia) eta Leire Zaballa (HAZIko ordezkaria).
Ekitaldian azaldu dutenez, 6.000 euro banatu dituzte saritan, “enpresa ideiak martxan jartzen laguntzeko”; izan ere, lehiaketaren helburuetako bat eskualdean lanpostu berrien sorrera bermatzea da.