Gernika-Lumoko taldeko
sei jokalari daude Bizkaiko Selekzioko taldean. Hain zuzen, 12 jokalarietatik 6 dira Gernika KESBekoak: Garazi Aberasturi, Marta Alberdi, Nahia Anitua, Aitana Bergara, Amaia Iruskieta eta Nerea Zenigaonaindia.
Asteburuan
Laudioko La Granja kiroldegian lehiatuko dute Euskadi eta Nafarroako Lurralde Selekzioen Txapelketa. Junior mailako nesken eta mutilen txapelketa da.
Bizkaiko Selekzioa.
Argazkia: Gernika KESB.
Mutiletan zein nesketan,
bizkaitarrak arabarren kontra lehiatuko dira finalerako txartela lortzeko zapatu goizean. Arratsaldean, berriz, gipuzkoarren eta nafarren arteko lehia izango da.
Domeka arratsaldean lehiatuko dituzte
finalak. 16:00etan hasiko da neskena, eta 18:00etan mutilena. Aurretik baina hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partiduak jokatuko dituzte; 10:00etan izango da nesken partidua, eta 12:00etan mutilena.
TXAPELKETAREN EGUTEGIA:
ZAPATUA (Abenduak 9)
- 10:00. Araba vs. Bizkaia (neskak)
- 12:00. Araba vs. Bizkaia (mutilak)
- 16:00. Gipuzkoa vs. Nafarroa (neskak)
- 18:00. Gipuzkoa vs. Nafarroa (mutilak)
DOMEKA (Abenduak 10)
- 10:00. 3. eta 4. postuak (neskak)
- 12:00. 3. eta 4. postuak (mutilak)
- 16:00. Nesken finala
- 18:00. Mutilen finala