161 urteko kartzela zigorra ezarri diote Eneko Goieaskoetxeari
1997an Comillasen, Guardia Zibilaren kuartelaren kontrako eraso saiakera egitea leporatu diote. Sententziak epaile baten boto partikularra jasotzen duEspainiako Auzitegi Nazionalak 161 urteko kartzela zigorra ezarri dio Eneko Goieaskoetxeari. 1997. urt...
1997an Comillasen, Guardia Zibilaren kuartelaren kontrako eraso saiakera egitea leporatu diote. Sententziak epaile baten boto partikularra jasotzen du
Espainiako Auzitegi Nazionalak 161 urteko kartzela zigorra ezarri dio Eneko Goieaskoetxeari. 1997. urteko abuztuan Comillasen (Kantabria, Espainia) Guardia Zibilaren kuartelaren kontrako eraso saiakera egotzi diote preso busturiarrari.
Sententziak, hala ere, auzitegiaren erabakiagaz bat ez datorren epaile baten boto partikularra jaso du. Epaile horren arabera, «ez dago froga nahikorik Goieaskoetxearen parte hartzea egiaztatzeko».
Sententziak dioenaren arabera, «frogatuta geratu da Goieaskoetxeak hiru granada jarri zituela Comillasko Guardia Zibilaren kuarteletik hurbil». Fiskal- tzak 172 urte eta erdiko kartzela zigorra eskatu zuen Goieaskoetxearentzat.
14 urte kasu bakoitzeko
Espainiako Auzitegi Nazionalak, baina, «11 hilketa terrorista» egiten ahalegintzea leporatu dio Goieaskoetxeari, eta kasu bakoitzarengatik 14 urteko zigorra ezarri. Bestalde, 7 urteko kartzela zigorra gehitu dute «hondamendi delitu» batengatik.
Goieaskoetxea zigortzeko, epaileek «Kepa Arronategigaz elkarbanatzen zuen baserrian aurkitutako dokumentazioa, tresnak eta busturiarrenak diren hatz markak» kontuan eduki dituztela dio sententziak, bai eta ere «etxean zeuden lehergailuak».
2011n atxilotu zuten Goieaskoetxea Cambridgen (Erresuma Batua), han bizi baitzen azken urteetan, izen faltsuagaz eta familiagaz. Espainiak busturiarra estraditatzeko eskaera egin zuen, eta helegiteak jarri zituen arren, Londresko Auzitegi Gorenak atzera bota zuen jarritako azkena. 2012ko uztailean Espainiaratu zuten.
Martxoan, Alcala Mecotik (Madril, Espainia) Alamara (Pontevedra, Galizia) lekualdatu zuten preso busturiarra, Euskal Herritik 730 kilometrora, hain zuzen ere.