Turismo jasangarriari lotutako topaketa dakar bihar Urremendik

Urremendi Landa Garapen Elkarteak turismo jasangarriari lotutako Agente Turistikoen IV. Topaketa antolatu du. Horretarako, bihar jarri du hitzordua Busturian kokatuta dagoen Ekoetxea Urdaibain.

Helmuga turistiko jasangarria eratzen lelopean antolatu duten topaketak eskualdeko 45 agente publiko eta pribatu baino gehiago bilduko ditu 09:30ean hasi eta 15:00ak bitartean.

Parte hartzaileek tailer baten bitartez, beraien gomendio eta proposamenak emateko aukera izango dute, eta Lanzaroteko esperientzia ezagutzeko beta ere izango dute.

AZAROAK 22

09:30. Ongi etorria eta jardunaldiaren aurkezpena.
10:00. Lan taldeen banaketa eta parte hartze tailerra.
10:45. Ondorioen aurkezpena.
11:15. Kafea.
11:45. 2018rako Turismo Ekintza Planaren Lehentasun lana.
12:30. Lanzaroteko bisita teknikoen testuingurua. Bideo-konferentziaz ariko da Aquilino Miguelez Lopez Lanzaroteko Biosfera Erreserba behatokiko Teknikaria. Ostean, galderak.
14:00. Urdaibaiko Esentziak bazkaria.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

IKUSIENAK

Send this to friend