Belen Gonzalez Peñalbaren heriotzaren ostean, halakorik berriro gertatu ez dadin adierazteko elkarretaratzea egin dute
eguerdian Merkurio Iturrian.
Gogora ekarri dutenez,
Gonzalez gaixorik larri zegoelako izan dute
etxean preso, “kontrolpean eta baldintza zorrotzak betetzen”. Haren bizitza Euskal Herriko gizon eta emakumeen “duintasunaren aldeko borroka bizia” izan dela nabarmendu dute.
Batik bat
Ibon Iparragirre ondarrutarraren askatasuna eskatu dute, “heriotz-arriskuan dagoen presoa delako”.