Santa Zezilia eguneko saioak, Lekeition eta Mutrikun
Lekitto Musika Bandak bihar 12:30ean eskainiko du emanaldia, Nautika aurrean. Mutrikuko Musika Bandak ere bihar joko du, 13:00etan, Zabiel plazanEguaztenean Santa Zezilia eguna dela eta, Lekeitio eta Mutrikuko musika bandek emanaldia eskainiko dute bih...
Lekitto Musika Bandak bihar 12:30ean eskainiko du emanaldia, Nautika aurrean. Mutrikuko Musika Bandak ere bihar joko du, 13:00etan, Zabiel plazan
Eguaztenean Santa Zezilia eguna dela eta, Lekeitio eta Mutrikuko musika bandek emanaldia eskainiko dute bihar.Lekitto Musika Bandak 12:30ean eskainiko du saioa, Nautika aurrean. Eta betiko legez, musikariak Urtzi Iriondoren zuzendaritzapean ariko dira.
Mutrikuko Musika Bandak 13:00etan joko du Zabiel plazan. Eta musikariak Josean Pascualen zuzendaritzapean ariko dira. Aurreratu dutenez, eguraldi txarra egingo balu emanaldia Zabiel kultur etxeko ganbaran izango litzateke.
Zozketa, Mutrikun
Guztira, talde mutrikuarrak bost pieza joko ditu. «Kontzertuak irauten duen bitartean musika bandaren bazkideen artean Bilboko Orkestra Sinfonikoaren kontzerturako eta ondorengo afarirako bi gonbidapen zozkatuko ditugu».
Bai Lekeitioko eta baita ere Mutrikuko musikariek herritarrei emanaldiak ikusi eta entzutera hurreratzeko gonbitea egin diete.