Gernikak
Real Sociedad Bren kontra jokatuko du bihar Zubietan,
18:30etik aurrera.
15. jardunaldian aurkari gogorra dauka talde gernikarrak. Izan ere, gaur arte 2. mailako 2. multzoko talde indartsuenetako bat dela erakutsi du talde gipuzkoarrak.
Orain arteko 14 jardunaldietatik zazpi irabazi, hiru berdindu eta lau galdu ditu
Real Sociedad Bk, eta
24 puntugaz, sailkapeneko
laugarrena da.
Gernikak ere denboraldi hasiera ona burutu du, eta multzoko
bederatzigarrena da
20 puntugaz. Momentuz, bosna garaipen eta berdinketa eta lau porrot jaso ditu.
Gernikak 0-1 galdu zuen Logroñesen kontra domekan.
Argazkia: Gernika Club.
Gernika-Lumoko taldeko jokalariak aurreko jardunaldira arte lortutako bolada onera bueltatzeko asmoz zelairatuko dira bihar. Izan ere, aurreko jardunaldian 0-1 galdu zuen Logroñesen kontra, baina ordura arte sei jardunaldi partidurik galdu barik egon zen. Aurreko domekako Urbietako neurketan gol aukerak sortu zituen etxeko taldeak, baina ez zuen aurkariaren atea gainditzea lortu.
Hain zuzen ere, Real Sociedad B biharko aurkariak ere talde errioxarraren zelaian eskuratu zuen orain arteko azken porrota. Urriaren 28an 3-1 nagusitu zitzaion Logroñes.