Errefuxiatuentzat eta migratzaileentzat materiala batzen hasi dira Ean
Herritar talde baten ekimenez, laupabost pertsonentzako kanpin dendak, esterilak, material isolatzaileak, motxilak (neurri ertainekoak) eta oinetakoak (batez ere 40-44 bitarteko neurrikoak) bilduko dituzte azaroaren 26ra arte.
“Desparekotasunagatik, arrazoi sozial eta politikoengatik, gerrengatik, giza eskubideen bortxaketagatik eta pobreziagatik” beraien lurraldeak utzi beharra izan duten pertsonei laguntzeko egitasmoa da.
Bedaronan elizpean eta txokoan jasoko dituzte, eta Natxituan bolatokian, elizpean eta eskolan. Ean, berriz, udaletxeko arkupean, elizpean eta Eskolondon batuko dituzte herritarrek utzitako materialak.