Basurdeak puntu bakarragaz bueltatu dira Santanderretik
Gernika Rugby Taldeak erasoko bonus puntua lortu du 8. jardunaldian. Gernika-Lumoko taldeak 48-26 galdu du Senor Independiente Rugbyren kontraGernika RTk 48-26 galdu zuen Senor Independiente Rugbyren kontra domekan. Erasoko bonus puntua lortuta, 19 pun...
Gernika Rugby Taldeak erasoko bonus puntua lortu du 8. jardunaldian. Gernika-Lumoko taldeak 48-26 galdu du Senor Independiente Rugbyren kontra
Gernika RTk 48-26 galdu zuen Senor Independiente Rugbyren kontra domekan. Erasoko bonus puntua lortuta, 19 puntu ditu talde gernikarrak eta sailkapeneko zortzigarrena da.Etxekoen nagusitasunaren ondorioz, basurdeak defentsa lanetan buru-belarri aritu ziren hasierako minutuetan. Senor Independientek, zigor kolpe bati esker, 15. minutuan estreinatu zuen markagailua. Etxeko taldea Gernika-Lumoko taldea baino hobeto aritu zen erasoko jokaldietan. Hala, Bruno Mercanti basurdeak txartel horia ikusi ostean, etxekoek entsegua egin zuten baina ez zuten transformatu.
8-0ko markagailuagaz zeudela, 28. minutuan beste entsegu bat lortu zuen Santanderreko taldeak, markagailuko aldea handituz. Lehenengo zatian basurdeek ez zuten punturik lortu, eta 22-0ko markagailuagaz heldu ziren atsedenaldira. Bigarren zatian gogotsu zelairatu zen talde gernikarra. Baina etxekoek gaztigu-ostiko bategaz beste hiru puntu eskuratu zituzten.
Hurrengo minutuetan itxura hobea erakutsi zuten basurdeek, eta, entsegua eginda, bost puntu lortu zituzten. Gero, Mateo Bast kapitainak beste entsegu bat egin zuen (53. minutuan), eta Joaquin Palisak transformatu ostean, 25-12ko emaitzagaz jarri ziren. Basurdeek partiduaren kontrola hartu zuten minutu horietan etxeko taldeak beste entsegu bat egin zuen (23-12).
64 eta 66 minutuetan partidua erabakita utzi zuen etxeko taldeak. Bi zigor kolpe transformatu, eta jarraian entsegua lortu zuten. Gero, 74. minutuan Facundo Epinal basurdeak entseguagaz erantzun zien (Palisak transformatu zuen), baina oraindik ere markagailuko aldea handiegia zen: 45-19. Lautaro Lualdi jokalariaren bote-lasterreko ostikoagaz aldea handitu zuten etxekoek. Hala ere, partiduko azken puntuak talde gernikarrarentzat izan ziren. Nico Jurado Chino basurdeak entsegua egin, eta Palisak transformatu zuen.
Bi aste barru etxean
Heineken Ligan atsedenaldia dute asteon. Gernika RTk SilverStorm El Salvador sailkapeneko bigarren kontra lehiatuko du 9. jardunaldia bi aste barru.