Azalera musika taldeak udaberrian kaleratuko du lehenengo diskoa
Diskoa zazpi kantagaz osatuta egongo dela esan dute taldeko kideek. Amorotoko Musikorta estudioan egin dituzte grabaketak. Abenduaren 2an Ondarroan eskainiko dute kontzertuaLea-Artibaiko musikariek osatzen duten Azalera taldeak datorren urteko udaberri...
Diskoa zazpi kantagaz osatuta egongo dela esan dute taldeko kideek. Amorotoko Musikorta estudioan egin dituzte grabaketak. Abenduaren 2an Ondarroan eskainiko dute kontzertua
Lea-Artibaiko musikariek osatzen duten Azalera taldeak datorren urteko udaberrian aurkeztuko du lehenengo lana.Diskaren izenburua zein izango den esan ez badute ere, zazpi kantagaz osatuta egongo dela aurreratu dute taldeko kideek. Abestiak Amorotoko Musikorta estudioan grabatzen aritu dira; urtarrilean jarraituko dute grabaketekin.
Horrez gain, abenduaren 2an Ondarroan ospatuko den Txilixoka musika kolektiboaren egunean kontzertua eskainiko dutela esan dute.
Arkaitz Horrillok iaz taldea utzi eta gero, gaur egun ondokoek osatzen dute taldea: Lorea Zulaika (ahotsa), Beñat Bidegain (gitarra), Jon Lasarte (baxua) eta Urki Gojenola (bateria) dira Azalera osatzen duten musikariak.