New Generation Fest musika jaialdia antolatu du Kapilla Rock elkarteak
Kapilla Rock elkarteak antolatu du jaialdia, Nuntxaku Gauak eta Irudiren laguntzagaz.
18:00etatik aurrera, Bermeoko 7 musika talde gaztek parte hartuko dute zapatuko jaialdi berri horretan: Casus Belli, Zartada, Zona Cero, Urgatz, F.I.T.A., Etxekalte eta Salitre. Kontzertuen ostean, DJ Fondak jarriko du musika, antzinako Jose Done ikastetxeko Kapillan.
Lau euro balioko du sarrerak. Sarreragaz, hala ere, zozketa batean parte hartzeko aukera egongo da: taldeen materialarekin osatutako otzara bat eta tatuaje sesio bat zozkatuko dituzte.