2018 urtera begira batzarra egingo du Ondarroako Yaalah elkarteak
2018 urteko proiektuak lantzea helburu jarrita, batzarra egingo du Ondarroko Yaalah elkarteak. Bihar izango da, 18:00etan, Kofradia Zaharrean, eta antolatzaileek esan dutenez «bilera zabala izango da».Horregatik, gaiari buruzko interesa daukaten herr...
Horregatik, gaiari buruzko interesa daukaten herritarrak edo galderaren bat daukatenak bertara joatera gonbidatu dituzte Saharar Herriarekiko Ondarroako Elkartasun Taldeko kideek.
Hiru izango dira Yaalah elkartearen batzarrean jorratuko diren gaiak. Batetik, 2018ko karabanarako janari bilketari buruz berba egingo dute. Bestetik, apirilean kanpamentuetan egingo duten elkartasun proiektuari buruzko xehetasunak azalduko dituzte, eta, azkenik, Oporrak Bakean 2018 egitasmoa ere azalduko dute.
Iaz, bi ume etorri ziren Ondarroara Oporrak Bakean egitasmoaren baitan bi familietara, eta Ondarroako Udalak udan haurrak hartzeko prest dauden familia gehiagori laguntzeko ere prest dagoela azaldu zuen.
Antolatzaileek gogorarazi dute, bertaratzen direnek beste edozein ideia ere ekarri dezaketela batzarrera, gero bertan denen artean jorratzeko.