Sareginek Bermeoko taberna batek erabili duen «iragarki matxista» salatu dute
Sareginek Bermeoko feministen sareak herriko taberna batek joan den astean erabili eta zabaldutako «iragarki matxista» salatu gura izan dute: «publizitatean ere, erasorik ez; publizitate matxistarik ez!».
Joan den asteburuan egitekoa zen garagardo jai bat iragartzeko kartela zela azaldu dute ohar baten bidez Sareginek. Kartel bat baino gehiago zabaldu zuen tabernak aipatu jaia iragartzeko. Diotenez, kartel horietan emakumearen irudia «objektu modura» erabiltzen zuten, «era iraingarrian».
«Sareginek, Bermeoko feministen sarean ez dugu onartzen emakumearen irudia era horretan erabiltzea publizitatea egiteko», esan dute. Horregatik, «erabilera matxista» hori publikoki salatu gura izan dute, « emakumeak ez gaude salgai garagardo baten truke».
Mota horretako «erabilera iraingarriak» egiten diren bakoitzean, «aurrean edukiko dituztela», nabarmendu dute, «titietaraino gaudelako».