Alkartasunak Dantza Taldeak nagusientzako ikastaroak antolatu ditu
Aurten ere, herriko nagusiek euskal dantzak ikasteko aukera edukiko dute; izan ere, Alkartasuna Dantza Taldeak nagusientzako ikastaroak antolatu ditu. Ikastaroak azaroan hasi eta otsailera bitartean izango direla jakinarazi dute.
Aurten ere bi ikastaro eskainiko dituzte: hastapen maila eta hobekuntza maila. Aipatu bi ikastaroak barikuetan eskainiko dituzte.
Hastapen mailako ikastaroa, 19:00etatik 20:15era izango da Gizarte eta Kultura Etxean, hobekuntza mailakoa, berriz, 20:15etik 21:30era.
Parte hartu gura dutenek Gizarte eta Kultura Etxean eman beharko dute izena.