Asteburu honetan, Erdi Aroko giroa hartuko du Bermeoko Alde Zaharrak,
Bermistorian ospatuko baita. Horren baitan, eta antzinako Bermeo ezagutzera eman asmoz, Sollube 707 mendizale taldeak mendi irteera antolatu zuen joan den domekan.
Herritar taldea ibilbidea egiten. Argazkia: Sollube 707 mendizale taldea
25 lagun inguru batu ziren, eta horiek guztiek 1236. urtean Bermeoko mugak izan zirenak bisitatu zituzten.
Uriachiti,
Morteruza eta
De Menigo aipatzen dira muga bezala Bermeoren fundazio agirian; Arane, San Migel eta Demiku auzoetan kokatu daude, hurrenez hurren.
Eguraldia lagun izan zuten, eta goiz «polita» igaro zutela azaldu dute mendizale taldekoek