Olatu gainean lehiatzeko hitzordua dute surflariek. Ogoñope Surf Taldeak antolatuta, asteburu honetan jokatuko da Laga Classic Surf Txapelketa.
Hala, zapatuan, taula gainean zein bai zein gogotsuago aritzeko aukera izango dute bai neska zein mutilek. 09:30ean hasiko da txapelketa, eta egun osoan, bigarren eskuko azokatxoa ere jarriko dute Laga hondartzan. Gauerako, berriz, kontzertuak antolatu dituzte: The Flipping Karlomagnos eta Crianza Clearwine Revival. Iaz 66 surflarik parte hartu zuten lehiaketan