Basurdeak denboraldi berriari ekiteko prest daude, eta bariku arratsaldean Basurde Tabernan elkartu ziren Gernika Rugby Taldeko maila guztietako jokalariak, talde teknikoko zein zuzendaritza taldeko ordezkariak, gurasoak eta zaleak. Etengabeko euriaren...
Basurdeak denboraldi berriari ekiteko prest daude, eta bariku arratsaldean Basurde Tabernan elkartu ziren Gernika Rugby Taldeko maila guztietako jokalariak, talde teknikoko zein zuzendaritza taldeko ordezkariak, gurasoak eta zaleak. Etengabeko euriaren ondorioz, apur bat beranduago hasi zen aurkezpena, baina, hala ere, giro ederra izan zuten. Hala, musikaz girotutako ekitaldian, kategoria guztietako taldeak aurkeztu, txerri errea dastatu, eta bazkide txartelak banatu zituzten. Besteren artean, Ohorezko Mailako talderako fitxatu dituzten jokalariak aurkezteko balio izan zuen ekitaldiak. Argazki galeria ikusteko, bisitatu: www.busturialdea.hitza.eus