Hipopresiboei buruz ariko da Amaia Fernandez bihar
BERMEO // Erroxape Emakumeen Elkarteak hitzaldia antolatu du biharko. Hain zuzen ere, teknika hipopresiboari buruzko azalpenak emateko hitzaldia izango da. Teknika horretan aditu Amaia Fernandezek emango ditu azalpenak, 18:30ean hasita, Erroxapek Erret...
BERMEO // Erroxape Emakumeen Elkarteak hitzaldia antolatu du biharko. Hain zuzen ere, teknika hipopresiboari buruzko azalpenak emateko hitzaldia izango da. Teknika horretan aditu Amaia Fernandezek emango ditu azalpenak, 18:30ean hasita, Erroxapek Erreten parkean daukan egoitzan. Lehenengo eta behin, teknikari buruzko azalpenak emango dituzte; eta urritik aurrera ikastaroa eskainiko dute.