Bihar egingo dute Jabi Amorrortu martxa zikloturista, 108 kilometrogaz
1.600 metroko malda positiboa izango du ibilbideak. Izena eman ez dutenek proba hasi aurretik egin ahalko dute. Bizikleta Astearen baitako proba da biharkoa ereJabi Amorrortu martxa zikloturista lehiatuko da bihar. 108 kilometro eta 1.600 metroko malda...
1.600 metroko malda positiboa izango du ibilbideak. Izena eman ez dutenek proba hasi aurretik egin ahalko dute. Bizikleta Astearen baitako proba da biharkoa ere
Jabi Amorrortu martxa zikloturista lehiatuko da bihar. 108 kilometro eta 1.600 metroko malda positiboa izango ditu. 09:00etan hasiko da, Merkurio iturrian.Aixerrotape Zikloturista Elkarteak antolatuta, Bizikleta Asteko proba da biharkoa ere. Izena eman ez dutenek bihar bertan egin ahalko dute, 07:45etik 08:45era. Federatuek 25 euro ordaindu beharko dituzte, eta 30 federatu ez direnek. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, gehienez 300 txirrindulari onartuko dituzte lasterketarako.
Amaieran, parte hartzaileen artean sariak zotz egingo dituzte. Ekitaldia Merkurio iturrian egingo dute, 14:00ak aldera.
Bizikleta Astearen barruan, domekakoa ume eta familiei zuzendutako eguna izango da. 10:00etatik 11:30era, ginkana eta bizikleta jolasak egingo dituzte, Artekalen, eta 11:30ean, familiarteko martxa txiki solidarioa. Antolatzaileen eskariz, familia bakoitzak elikagai bat eramango du. Batutakoa Guruze Gorriari emango diote, beharra daukaten pertsonen artean banatzeko.
Irailaren 22an, Autorik Gabeko Nazioarteko Egunean, DBH 4koentzako hitzaldia emango dute Elai-Alai aretoan. Ikasketei eta kirolei buruzkoa izango da.