Erantzukizun zibila eskatzeko bidea zabalik utzi du. Epaileak dio egiatzat eman dutela Lanasen deklarazioa, baina hura zauritu zuen polizia ezin dutela identifikatu
Julia Lanas auzia
artxibatzeko agindu du Bizkaiko Lurralde Auzitegiak ere. Gernika-Lumoko epaitegiak ertzainei eta Julia Lanasi deklarazioa hartu eta auzia ixteko agindu zuen, instrukzio fasean.
Jone Amezaga atxilotu zuten unea
Akusazioaren abokatuak, baina, helegitea aurkeztu zuen lurralde auzitegian. Orain, auzitegi horrek
bide penala itxi du, baina emandako autoak
ate bat zabalik utzi du administrazioari kalte ordainak eskatzeko. Epaileak dioenez, frogatuta geratu da polizia operazio hartan Julia Lanas ez zegoela Jone Amezaga babesteko batu zen jende multzoan. Halaber, epaileak dio
ertzain baten kolpeengatik zauritu zela gernikarra, eta Lanasen deklarazioa ere egiazkotzat jo du epaileak.
Kalte-ordainak. Hala ere, autoak dio andrea kolpatu zuen
polizia zein izan zen ezin daitekeela identifikatu; hortaz, inor ezin daitekeela zigortu. Familiaren abokatu Aitor Amutiok azaldu duenez, zigor arloan erantzukizunik ezin dezakete eskatu, baina bai arlo zibilean. Epaileak dioenez, ertzainen indarkeriagatik zauritu baitzuten Julia Lanas 2014ko abenduaren 15ean. Beraz, bide zibila jarraitu eta kalte-ordainak eskatu ala ez aztertuko dute orain.
Otsailean deklaratu zuten Julia Lanas auziagatik 27 ertzaini deklarazioa hartu zien epaileak
otsailean; akusatu modura deklaratu zuten horietako hamabostek, eta lekuko modura hamabik.