Ondarroan, Kataluniako erreferendumaren alde
Ondarroako Gure Esku Dago-k antolatuta, Kataluniako erreferenduma babesteko elkarretaratzea egin zuten domekan, 13:00etan, Alde Zaharrean. Agerraldia Demokrazia: bozkatu erabakitzeko lelopean egin zuten.Beste alde batetik, erreferenduma babesteko dato...
Beste alde batetik, erreferenduma babesteko datorren zapatuan Bilbon egitekoa den manifestaziora joateko autobusa antolatu dute ondarrutarrek. Herritarrek autobuserako izena eman ahal dute Alai, Amarratza eta Kulixka tabernetan edota Kurike dendan. Hilaren 16an autobusa Zaldupetik aterako da, 16:00etan. Manifestazioa, ostera, 17:30ean hasiko da Casillatik. Bilbokoak Ondarroako elkarretaratzearen lelo bera edukiko du.