Azokarekin batera, euskal oiloaren erakusketa ere hartuko du Mendatak. Baserritar giroa izango da nagusia bihar herrian, 09:00etatik aurrera. Guztira 30 saltoki ipiniko dituzte, nekazal produktuak, artisautza produktuak, hegaztiak zein makineria saltzeko.
Euskal oiloen ekoizleek ere bere tokia izango dute biharko nekazal azokan, eta dauden bost arrazak egongo dira ikusgai: oilo zilarrak, lepasoilak, marradunak, beltzak eta gorriak. Guztira, 100 kaiola izango dira Mendatan.
Probak. Desafioa ere izango da biharko egunean, Mendatako probalekuan. 12:30etik aurrera, iturbe anaien eta Barrikako Jon La Cruzen idiak lehian ipiniko dituzte.
Mendatara hurbiltzen direnek, gainera, mokaduraako aukera ere izango dute. Txarria erre eta pintxoak ipiniko dituzte salgai, 12.15etik aurrera.