Nekazal azoka eta euskal oiloa, eskura
Urtero legez, nekazal azoka eta euskal oiloaren erakusketa egingo dute Mendatan. XXI. aldia da aurtengoa, eta domekan egingo dute. Goizean zabalduko dute azoka. Bertan, ortuariak, txakolina, gazta, ogia, euskal pastela, eztia, kontserbak eta beste eros...
Urtero legez, nekazal azoka eta euskal oiloaren erakusketa egingo dute Mendatan. XXI. aldia da aurtengoa, eta domekan egingo dute. Goizean zabalduko dute azoka. Bertan, ortuariak, txakolina, gazta, ogia, euskal pastela, eztia, kontserbak eta beste erosi ahal izango dituzte bisitariek. 12:30ean hasiko da, beste alde batetik, Iturbe anaien eta Jon La Cruzen idien arteko desafioa.