Katalunian egitekotan dauden erreferenduma babestuko dute etzi
Kataluniako erreferenduma babesteko elkarretaratzea egingo dute domekan, Ondarroan.Gure Esku Dago herri dinamikak deituta, 13:00etan Zubi Zaharrean egingo da elkarretaratzea. Agerraldia Demokrazia: bozkatu erabakitzeko lelopean egingo da, eta herri din...
Gure Esku Dago herri dinamikak deituta, 13:00etan Zubi Zaharrean egingo da elkarretaratzea. Agerraldia Demokrazia: bozkatu erabakitzeko lelopean egingo da, eta herri dinamikaren kideek herritarrei parte hartzeko deia egin nahi izan diete.
Bilborako autobusak
Beste alde batetik, erreferenduma babesteko irailaren 16an Bilbon egingo den manifestaziora joateko autobusa antolatu dute ondarrutarrek.
Herritarrek autobusean joateko izena eman ahal dute Alai, Amarratza eta Kulixka tabernetan edota Kurike dendan. Hilaren 16an autobusa Zaldupeko Zubitik aterako da ohi legez; 16:00etarako jarri dute ordua. Manifestazioa, ostera, 17:30ean hasiko da, Casillatik.
Gure Esku Dago herri dimakikak jakitera eman duenez, «Kataluniari eta urriaren 1eko erreferendumari babesa adierazteko manifestazioan demokraziaren eta erabakitzeko eskubidearen aldeko herritar eta eragile guztiak batu nahi dituzte», eta baita ere «ikuskera, pentsamolde, jatorri edo jardunbide ezberdinetako pertsona esanguratsuen sostengu zerrenda osatu».